Bergaranea Landa-Etxea

OHARRA ETA GOMENDIOA

Zure web-arakatzaile bertsioa (Internet Explorer) zaharturik dago eta horren eraginez gauza batzuk tokiz kanpo erakusten ahal dira edota zuzenean ez dira ikusiko. Gainera, ezin ezingo duzu ongi ikusi,Youtube edo Facebook (beste batzuen artean)bezalako web-guneak ikusi.

Mesedez, bisita ezazu gure landa-etxea beste arakatzaile batetik: Firefox, Chrome, Safari…
Aukera duzu ere hemen zurea berritzeko eta instalaturik izango ez bazenu, hementxe doainik eta primeran funtzionatzen duten arakatzaile batzuk: Firefox, Chrome.

Eskerrik asko :)

Bergaranea Larraintzarren, Ultzama bailarako hiriburuan

Ultzama Iruñetik 22 kmra dagoen nafar mendialdeko bailara ederra da, 14 herriz osatua (Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gerendiain, Gorrontz-Olano, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz); hala, larre berde eta antzinako basoz osatutako irudia eskaintzen dio bisitariari (Orgiko basoa, esaterako); harri eta egurrezko etxe eta baserriak tokiko arkitektura tradizionalaren erakusgarri daude; dastamenik zorrotzena ere aho bete hortz utziko duen gastronomia bikaina aurkituko du datorrenak, edozein herritako osatutan.

Larraintzar bailarako hiriburua da, horregatik hemen du Udala. Bergaraneatik 200 metrora baino ez, udal igerilekuak daude (udan klimatizatuak), frontoia, eskola, Osasun etxea eta farmazia bat, eta kutxazaina herrigunean berean; ondoko herrian (Lizason), autozerbitzu bat bada.


Nola ailegatu

San Pedro kalea, 2
31797 · Larraintzar (Nafarroa)

Iruñetik: N-121 errepidea hartu Irun-Frantzia noranzkoan. Enderitz pasata, Ultzama aldera eskuin hartu, Lizasorantz. Larraintzarrera ailegatu eta bertan*

Gipuzkoatik: A-15 autobidea harturik, Urritza-Latasa irteera hartu, N-411 Larraintzarrera iritsi arte eta bertan*

* Iraizotz dioen bidegurutzea hartu. Eskola pasa behar da, Ultzamako frontoia, Osasun etxea, eta, Udala eta Kultura etxea pasa bezain azkar, ezkerretara goruntz doan saihesbidea dago, hor da, aurrez aurre dago Bergaranea.

GPS koordenatuak:

Latitudea: (42º 58' 59.21" N)
Longitudea: (1º 41' 23.9" W)

Erreferentziak ailegatzeko Bergaraneara mapa

Mapa web
Lege-oharra
© Josune Elizalde

San Pedro kalea, 2 · 31797 · Larraintzar (Ultzama) · Nafarroa
Tel. 664 555 532 · info@bergaranea.com

ostoak